4x12: Esan, Erne eta Sipe


2024ko martxoaren 08a
:: ::

Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik.

Hemen duzue aste honetan saio amaieran jarri dugun abestia:

The Kagas - 'Fan Pikutara'

 

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.