3x15: Jaia bai... eta bestea nola zen?


2023ko apirilaren 21
:: ::

Oraingoan Ernairen Gazte Topagunearen analisia egin digu Kevinek, online eginiko jarraipenari esker. Eta programa honen ekarpena GKS eta Ernairen arteko aldea bi kontzeptutara mugatzea izan da: Kick Boxing Vs Perreo, hortxe dago gakoa. Baina bien bitartean, hauteskundeak gertu eta perla politak ari dira uzten gure politikari kuttunenak.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.