Belarri Bero telefono linea erotikoak arazo ekonomikoak ditu. Axunek, negozioaren nagusiak, ez ditu Ines, Garazi eta Eider, bere hiru langileak, jakinaren gainean jarri nahi. Hala ere, lehenago edo beranduago aurre egin beharko diote.
Zehar Kablea sormen taldeak Hernaniko Udalaren 2019ko Sormen Bekaren laguntzaz egindako websaila da Belarri Bero, bai esan?. Hamaika Telebistako Kolpez Kolpe saioan egin zuen telebistara salto 2023ko apirilaren 26an eta orain ikusgai dago ARGIAn eta Hamaika Telebistako Nahieran atalean.