Annie Ernaux-ek lortu zuen 2022ko Literatura Nobel Saria eta haren obra izango dugu hizpide saio honetan, saria jasotzeko ekitaldian irakurritako hitzaldia abiapuntutzat harturik. Zeintzuk dira haren elementu giltzarriak? Nola erabiltzen du lehenengo pertsona? Nola uztartzen du bizitza literaturarekin? Ernauxen liburu, ideia literario eta haren inguruko polemikatxo batzuen inguruko txango bat, beti bezala antipodetatik.