2020ko ekainean Louis-Ferdinand Céline idazlearen mila orrialdetik gorako eskuizkribu bat agertu zelarik, azken urteotako aurkikuntza literario handienetako bat bilakatu zen. Handik argitaratu ziren, iazko urtean zehar Guerre eta Londres nobelak. Alabaina, nobelok publikatu bezain pronto piztu zen eztabaida: Célinen benetako obra osatuak dira edo beste obretan baztertutako orrialdeak-eta? Argitalpen berri horien inguruan eta, oro har, Célinen figura polemikoaren inguruan jardun gara saio honetan.