Formaedukia #01: Autorearen heriotza


2024ko irailaren 04a

Forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke — Elena Olaveren pentsamendu irregularra poemak dioen bezala— «gaizki planteaturiko auziak ahantzi». horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika.

Danele Sarriugarte eta Ibai Atutxaren saioa da Formaedukia, eta lehen atal honi autorearen heriotza deitu diote eta honako autore hauek aipatu dituzte, besteak beste: Cristina Rivera garza, Gayatri spivak, Michel foucault, Roland barthes.

Saioa grabatu eta gutxira deskubritu dugun eta guztiz gomendagarria iruditzen zaigun beste erreferentzia bat: Valeria Mataren Plagie Copie Manipule Robe Reescriba Este Libro