Pello Zubiriari elkarrizketa


2023ko urriaren 30a
:: ::

ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean.

Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondorioak ateratzeko balio dutelakoan, 63 erreportaje aukeratu eta liburu bihurtu ditu ARGIAk. Planeta prekarioan. XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak inprimategitik atera berri, Net Hurbil-az eta kazetaritzaz solastatzeko tartea hartu du Pello Zubiriak Jenofa Berhokoirigoin kazetariaren galderei erantzunaz.