Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Guggenheim Urdaibai Stop plataformari. Ehundik gora lagun bildu dira Usurbilgo Atxega Jauregiko ekitaldian.