argazki-galeria
Ucureñako lurrean idatziak
2007-01-17
Kristobal Kolonen karabelek itsasoa ebakitzen zuten, eta Francisco Pizarroren ezpatek lurra. Baina itsasoko arrastoa berez itotzen da; lurraren zauriari odola dario. Eta odolak ere izkiriatzen bai baitaki, ebaki eta ebaki, LATIFUNDIO egon da idatzia Bolivian laurehun urtez. 1953a zen, berrogeita hamahirua. Laborari indigenek goldea atera zuten Ucureñan, eta hizki zaharrak lur azpira kondenatu zituzten, haien lekuan, hitz berriak ernez: NEKAZAL ERREFORMA. Berrogeita hamahiru urte geroago, Evo Morales herrixka horretara joan da laborari indigenek idatzi zutena irakurtzera. Baina ez dakigu ongi ulertu ote duen. Batzuk baietz diote. Argazki hauek Ucureñako nekazal erreformako urteurren ekitaldian hartuak dira, 2006ko abuztuaren 2an.