Kakao merkataritzak eta txokolategintzak tradizio luzea izan du gurean. Gaur egun, txokolatea eskuz egiten duen hainbat fabrika dago Euskal Herrian, eta Baionako Txokolatea da sektore horren ikurrik distiratsuena. Irudi hauen bidez txokolatearen jaiotza, osagai lagunak eta sekretuak gertu gertutik ezagutuko dituzu.