argazki-galeria
Saharar errefuxiatuekin kanpamenduetan
2008-01-26

Abian da aurten ere Piztu Itxaropena V. Euskal Karabana. Egun gutxi barru, Afrikarako bidea hartuko dute Euskal Herritik materialez beteak abiatuko diren kamioiek eta trailerrek. Karabana honek penintsula osoa zeharkatuko du eta itsasoa zeharkatu ostean zuzenean Aljeriako basamortuko bidea hartuko du. Zehazki Tindoufera joango dira. Helmuga: errefuxiatu sahararren kanpalekuak. Rabuniko janari biltegia hain zuzen ere.