Apirilaren 20an izandako leherketa batek, Mexikoko Golkoan British Petroleum enpresaren plataforman lanean ari ziren 11 langile hil eta AEBetako historiako petroleo isuririk larriena utzi du. Egunero 12.000 eta 100.000 upel bitarte isurtzen dira itsasora. Protesta moduan, Greepeace talde ekologistak BP-ren logoa "eraberritzeko" leihaketa zabaldu du bere webgunearen bitartez. Honezkero ia 1.200 diseinu jaso dituzte. Greenpeace-k duen Flickr kontuan ikusgai daude jasotako guztiak. Hemen hautaketa bat topatuko duzu.