Mikel Ibarzabal eta Aitor Ormaetxea dira Katilukadak ikuskizunaren sortzaile, aktore eta teknikariak. Txotxongiloak maneiatzeko bost teknika erakusten dituen antzezlana da. Katillu bertsolari ohia da, azken urteotan herriz herri ipuinak kontatzen dabilena; bera da sukaldaria, teknikaria, dantzaria... eta zeregin horiek guztiak egin bitartean bere istorioa kontatzen du.