Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Karmen Etxalarkoa Pastorala
2023-01-31
Gerardo Mungiak idatzi zuen pastorala, Prosper Merimée-ren Carmen obran oinarrituta. Meriméek Karmen Etxalarren sorrarazten du. Bere amorosa eta azkenik bere hiltzailea izanen den Jose "Navarro" aldiz Elizondon sorrarazten du. Ijito edo buhamek Karmen bahitu zuten haur zelarik eta Sevillara eraman zuten bizitzera. Ez du sekula bere hizkuntza ahantziko. Euskara erabiliko du Joserekin besteek ez ulertzeko eta presondegitik bere ihesa prestatzeko. Pastoralak Karmen bere etxera, bere herrirat eramaten du. 2017ko irailaren 16 eta 17an Etxalarren eskaini zuten.
Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude