Atez ateko saltzaile bat, bere maletarekin. Zoriontasuna saltzen saiatuko da eta egunaren amaieran, lanetik etxerako bueltan, bere zirku intimoan barneratuko gara. Pintura, poesia eta musikaren bitartez ikusiko ditugu islaturik bere barne-ahotsak.
2011an estreinatu genuen Hura ez da lekua ikuskizuna, Korrika Kulturalaren eskutik. Korrikaren barruan egindako emanaldien ostean, gure kabuz mugitu genuen, 2012ko abenduan azken emanaldiak eskaini genituen arte: Durangoko San Agustin antzokian eta Oiartzungo pleno aretoan.
(Bilboko Pabiloi 6-an egindako emanaldi oso da hau, Zazpi t’ erdi-k grabatua.