2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Patua, zoria edo zorte txarra? Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke.
2020ko martxoa: covida heldu da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira.
2022ko otsaila... Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.