Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Esnatu naiz
2021-10-27

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé horren guztiaren erruduna?

Antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da Esnatu naiz. Identitatea, giza harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita egiten digu.

Ikuskizun honek galdera sakona proposatzen digu: gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz? Beste modu batean galdetuta: gure nahiek, beharrek, ametsek eta desioek zer leku dute gure egunerokoan?

  • Ideia, gidoia eta zuzendaritza: Andoni Mutiloa
  • Aholkularitza eta kanpo-begirada: Amancay Gaztañaga
  • Artista: Andoni Mutiloa
  • Mugimenduen zuzendaritza: Eneko Balerdi
  • Ekoizpena: Elur Etxea
  • Bideoa: Gipuzkoa Kultura
Egilea(k):
Andoni Mutiloa