Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Domingo Garat pastorala
2020-08-06

Domingo Garat pastorala 2019ko uztailaren 28an eta agorrilaren 4an eskaini zuten Pagolan. Pastoralak Garat anaien historia kontatzen du, zehazkiago Uztaritzeko Domingo Garat-en historia. 1982an, Pagolako herriak Pette Basabürü pastorala aurkeztu zuen. 37 urte berantago, Domingo Garat Uztariztar semearen historia kontatuko digu.

Pastoralak Euskal Herriaren historia kontatzen du Frantziako iraultza garaian. Garat anaiak, Josepe eta Domingo, Lapurdiko ordezkari izendatuak izan ziren, Luis XVI.ak konbokatu estatu generalen kari. 1789ko agorrilaren 4an, euskal probintzietako pribilegioak bukatu ziren eta Behe-Pirinioetako departamendua sortu zen, Euskaldunak eta Biarnesak batuz. Horrek oldartze bat sortu zuen. Garai berean, gertakari azkarrak izan ziren, hala nola Espainiako gerla eta 4.000 euskaldunen deportazioa Landesetara. Parisetik itzultzean, Domingo Garat Uztaritzeko auzapez izendatua izan zen. Hil arte, tradizioa beta euskal kulturaren alde borrokatu zen.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude