Jean-Philippe de Béla, "Belako zaldüna", Maulen sortu zen 1709an Zuberoako familia ezagun batean; 18 urterekin armadan sartu zen. 1731n, espioi joan zen Suediara, Louis XV erregearen kontu, hango artilleria aitzinakoiaren sekretuen edireiteko. 1745ean, euskaldunez osatutako errejimentu berri baten altxatzeko manua ukan zuen. 1750. hamarkadan armada utzirik, herrira itzuli zen. Zuberoako borroka askotan parte hartu zuen. Idatzi ere egin zuen, besteren artean l’Histoire des Basques liburua. Berari buruz 2018an Maulen egindako pastorala duzue hemen ikusgai.