Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Antso azkarra edo Miramamolinen Esmeralda
2023-05-22

Antso azkarra antzezlanak kontatzen duen gesta, edo ipuina, Antso Nafarroako erregearena da, historiak Azkarra izena eman zion. Antso, ospez tapatua hil baitzen baina burutik mensturik ere. Zergatik gizon azkar bat mensten ahal den? Euskal Herrian, jende azkarren erresuman gainera? Gestak dizue kontatuko... 1212an, Navas de Tolosako guduan, Antso eta beste errege giristinoek mairuak penintsula iberikotik haizatu dituzte. Antso, odol eta garrasien erdian, Aixa printzesaz amorosten da eta harekin joaten itsasoaren zeharkatzera, Gasteiz setiatua gibelean utzita. Itzuli ttipi honen ondotik Antso itzultzen da Iruñerat. Javier bere alferiza beha dago nafar erresumaren aferen trenkatzeko.

Antton Lukuk idatzi du antzezlana eta Peio Berterretxek zuzendu, Jostakin elkartearen eskutik.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude