'Antso azkarra' antzezlanak Antso Nafarroako erregearen ipuina kontatzen du, historiak Azkarra izena eman zionarena. 1212an, Las Navas de Tolosako guduan, Antso eta beste errege giristinoek Mairuak penintsula iberikotik haizaten dituzte. Antso, odol eta garrasien erdian, Aixa printzesaz maitemintzen da eta harekin joaten da itsasoa zeharkatzera, Gasteiz setiatua gibelean utziz. Itzuli ttipi hunen ondotik Antso itzultzen da Iruñerat eta Javier bere Alferiza beha dago nafar erresumaren aferen trenkatzeko.