Aktore bikote bat ohaide dira, baina orain arte ez zaie suertatu agertokikide izatea. Orain, aldiz, “Romeo eta Julieta”ren moldaketa bat egin behar dute. Emakumea Grotowskitarra izan arren, eta mutila berriz Stanislavskitarra, itxaropena dute maitasunak gaindituko dituela familien arteko ikusiezinak. Oker daude.
Antzezleak: Olatz Ganboa eta Mikel Losada
Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: Edu Berja
Eszenografia: Gorki Sagarminaga eta Mikel Sagarminaga
Atrezzo eta jantziak: Vacas Flacas
Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai
Testua eta Zuzendaritza: Patxo Telleria