Sutan esnatu da Paris kanpoaldeko Argenteuil auzoa maiatzaren 18 goizaldean. Sabri Choubi 18 urteko gaztearen heriotzak piztu ditu protestak, maiatzaren 16an izandako motorreko istripu baten ondorioz hil da gaztea. Bere gertukoek salatu dutenez polizia auto bat inguruan zen une hartan eta istripuarekin zerikusia izan dezakeela uste dute.