Donostian ehunka lagunek manifestazioa egin zuten atzo, iraialk 13, poliziarik eta arrazakeriarik gabeko auzoaren alde. Irailaren 7an Infernua auzoko etxebizitza okupatu batean udaltzainek, Ertzaintzak eta Espaniako poliziak elkarlanean egindako operazioa salatu dute auzotarrek; okupazioaren eta migrazioaren aurkako erasoa izan dela diote, nahiz eta hainbat komunikabidek “lapurreten aurkakoa” izan dela esan.
Gainera, gisa honetako erasoak sistematikoak direla azpimarratu dute, gehienean zuriak ez diren auzotarren aurka. Horren aurrean, argi dute auzoari bizirik eusteko elkartasuna antolatzen jarraituko dutela.