Kriminologiaren Euskal Institutuak torturari buruz egindako ikerketa aurkeztu dute asteartean Laura Pego eta Jeannette Ruiz txostenaren egileek Nafarroako Parlamentuan. Bukaeran, eta gehiengo sindikalaren laguntzarekin, Torturatuen Sareak "tortura sistematikoa izan dela" frogatzen duen ikerketa Parlamentuan aurkeztu izana txalotu egin du eta pozik agertu dira torturaren afera argitzen ari dela, nahiz eta "bide luzea izanen dela" ohartarazi.