Palestina erabat deskolonizatzea eta estatu sionista desagertzea eskatu dute Iruñean
2024-05-05
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, manifestazioa egin dute Iruñean, Palestinako herriaren genozidioaren amaiera, errefuxiatuen itzulera eraginkorra eta preso politikoen askapena eskatzeko. Bi estatuen konponbide faltsuaren bidez Israelgo Estatuaren legitimazioa egiten dela salatu dute.