Erreproduzitu bideoa
Albistea
M.Torres enpresak Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatu du Palestinarekin Elkartasunak
2024-01-14

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak elkarretaratzea egin du M.Torres enpresaren parean, enpresa honek Israelgo armagintzarekin kolaboratzen duela salatzeko. Izan ere, M.Torresek erabilera militar zein zibilerako hegazkinak ekoizten dituela azaldu dute. Bestalde, Palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko, zein estatuak eta enpresa ezberdinek Israelekin dituzten harreman ekonomiko, politiko eta diplomatikoekin etetea exijitzeko, urtarrilaren 27an Ordizian egingo den elkarretaratzera hurbiltzeko deia luzatu dute. Eta, gaurko ekintza inongo gorabeherarik gabe igaro arren, M.Torresek Guardia Zibila deitu du eta bertan zeuden parte-hartzaile guztiak, kazetaria barne, identifikatuak izan dira. Beraz, salatzen ditugu gaur bezalako jarrera errepresiboak.

 

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info