Zentsura eta jazarpen politikoaren gainetik euskal gatazkan biktimak izan diren pertsonen memoria gogoratzeko eskubidea eta beharra aldarrikatu dute gaur Iruñean Mikel Castillo oroimenean izandako ekitaldian. Castillo duela 33 urte erail zuen Espainiako Poliziak, eta biktima guztiak bezala bere senideek egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea dutela aldarrikatu du Mikel Castillo Gogoan auzo ekimenak.