LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar etxetako langilek entzierro bat antzeztu dute asteazken goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, LAB sindikatuak bertze greba egun bat deitua zuen.