Iruñeko inauteri euskalduna berriz ospatu da Alde Zaharrean. Zaldikon suziria bota ondoren karrikaz karrika ibili ziren eta, bukaeran, Santa Ana Plazan koko xuriek, koko beltzek, bertsolariek eta musikariek urteko gertakizunen laburpen ironiko eta barregarria egin zuten.