Erreproduzitu bideoa
Albistea
Hiru gazteri 18 urteko kartzela-zigorra eskatu diete 2020ko greba orokorrean parte hartzeagatik
2023-06-29

Elkarretaratzea izan da Katakraken, 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorreko gertakariengatik. Egun horretan jasandako errepresio polizialez gain, zigor neurrigabeak jarri izana salatu dute, izan ere, bertan parte hartu zuten hiru gazteri 18 urteko kartzela-zigorra egotzi zaie. Azaldu dutenez, haien aurkako zigor neurrigabeak justifikatzeko ez daukate frogarik. Auzia uztailaren 3an izango da, horregatik egun horretarako kontzentrazio deia egin dute.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info