Ehunka herritar atera dira kalera Bogotan, Kolonbiako hiriburuan, gobernuari esanaz etxean geratzen badira gose direla. Martxoaren 20tik konfinamenduan da Kolonbia ere, gobernuak hala erabakita, baina jende askok kalea behar du bizirik iraun ahal izateko.