Erreproduzitu bideoa
Albistea
Euskara nafar guztiona dela eta etorkizun oparoa merezi duela aldarrikatu dute Iruñean milaka lagunek
2023-06-12

Egun osoko egitaraua eskaini du larunbatean Iruñean Sorionekuak ekimenak, euskara nafar guztiona dela ospatzeko. Urrats bat aurrera emateko garaia dela adierazi dute, eskubide-berdintasunaren bidean. "Ezin da ulertu, ezin da onartu, ezin da gozatu euskararik gabeko Nafarroa", esan dute egunari amaiera eman dion manifestazioaren bukaerako ekitaldian.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info