Ekainaren 10a egun berezia izanen da euskararen aldeko borrokan. Nafartar guztien ondarea den euskararen etorkizunaren festa ospatu nahi du Sorionekuak ekimenak Iruñean. Irulegiko eskuaren aurkikuntza eta gero, hizkuntzaren historia luzea gogoratzeaz gain, "etorkizun oparoa" ere izango dutela zabalduko dute lau haizetara manifestazioan.