Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarriarekin bat eginez eta martxoaren 8rako deituriko mobilizazio egunaren harira, euskal emakume presoen etxeratzea eskatzeko mobilizatu dira Sare eta Bilgune Feminista. Urteetan zehar aplikatutako salbuespeneko espetxe politikak emakumeen kasuan gogorragoa izan dela salatu dute.