Elkarretaratzea izan da Iruñeko Udaletxeko plazan, Palestinako herriari baldintzarik gabeko babesa adierazteko eta bere askatasuna aldarrikatzeko. Gertatu dena gauza berria ez dela azaldu dute, baizik eta 75 urteko okupazio baten ondorioa. Eta okupazio horren aurka indar guztiekin borrokatu behar dela argi adierazi dute.