Erreproduzitu bideoa
Albistea
Carrefour kateari boikot egitea eskatu dute, Israelekin duen loturagatik eta Palestinari elkartasuna adierazteko
2023-11-05

Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak taldeko kideak Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko Iruñeko Mendebaldeako auzoan dagoen Carrefour merkatalgunean elkartu dira. Kate honek Israelgo Electra Consumer eta Yenot Bitan enpresekin akordioak ditu, eta kate horiek lurralde okupatuetan kokatzen diren kolonietan presentzia dute.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info