Erreproduzitu bideoa
Albistea
Badator 2023ko ‘Gakoak’ aldizkaria
2023-07-27

Urtero bezala abuztuan patxadaz irakurtzeko 'Gakoak' aldizkaria kaleratu du ARGIAk. Alkoholaren kulturari eman zaio aurtengo azala. Paula Estévez marrazkilariak ilustratua. Festa garaiotan egoki datorrenik ezin uka. Hortik aurrera erreskadan datoz gai denak: erreportaje, iritzi-artikulu edo elkarrizketa modura, nazioartekoak bezala etxekoak, aktualitateari lotuagoak edo atenporalagoak. Euskara, ingurumena, feminismoa, nazioartea, bidaiak... Aurtengo berrikuntzetan koka genitzake, adibidez, lehen orrialdeak betetzen dituen Librearen ederra edo bukaerarako erreserbatu den Sasien gainetik atalak. Argazkien bilatzeko betiko iturrietatik tira beharrean, aurten 2022an Wikipediara lizentzia libreekin igotako irudirik onenak bezala hautatutako batzuk ekarri nahi izan dira. Ibilbideen gomendioak, berriz, ez dira nobedadea, baina bai hauen aukeraketa; aurten azpiegitura handiek edo problematika batek mehatxatutako inguruak ekarri baitira orriotara.

Artikulu hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2023 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue.

Egilea(k):
ARGIA