Biriatuko udaletxearen aurrean, AHTren aurkako agerraldi masiboa egin dute mugaren bi aldeetan egitasmoaren aurka azken 30 urte hauetan agertu diren mugimenduek. Azpiegituraren aurkako borrokak bizi dugun krisi ekosozial honetan inoiz baino zentzu handiagoa duela aldarrikatu dute, eta lanak gelditzeko eskaera egin dute bertaratu direnek.