Erreproduzitu bideoa
Albistea
45 polizia auzipetu ditu Bartzelonako epaile batek 2017ko urriaren 1eko kargengatik
2023-01-26

Urriaren 1eko polizia-kargek, guztira, mila zauritu utzi zituzten 2017an, autodeterminazio-erreferenduma eragozteko ahaleginean. Epaileak ondorioztatzen du “lehenik eta behin negoziazioa eta aginpidea” erabili behar direla indarra erabili aurretik. Instrukzio-epailearen ustez, poliziek torturak eta osotasun moralaren aurkako delituak egin ahal izan zituzten. Autoan, instrukzio-epaileak Espainiako Poliziako agente batzuen jarduera “neurriz kanpokoa” dela dio. Borra kolpeak ere deskribatzen ditu, ukabilkadak hautesleen buruan eta aurpegian, eta bozketa-zentroetan biltzen zen adineko jendearen aurkako erasoak.

Bideo hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.