Mespilus germanica mizpirari tiraka segitzeko asmotan nauzu. Umetatik nire arreta erakarri izan duen fruitua da mizpira. Txakurraren atzetik eskopeta kanoi paralelo bikoa aurrera luzatuta zeraman aitonaren atzetik ibiltzen nintzenean, jeneralean oilagorretara joanda, erreka zulo sastrakatsu batetik ezin aurrera egin eta aurrerabidea moldatu nahian goraxeagotik abiatu eta koxkaren bizkarrean hara, danba, topo berarekin. Basoaren zilborrean hantxe, mizpirondo ikaragarri bat zabal-zabal hedatua.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
mizpiraMizpirak, Mespilus germanica, sukaldari, gastronomo eta fruituzale ugariren jakin-gosea piztu du mendetan. Aurrekoan ere esana, ahosabaia ahozerutzen didan jaki bakanetakoa dut neuk ere. George Saintsbury (1885-1933) idazle, eta beraz ardozale, ingelesak “ardoak fruituen... [+]
Fruituen sasoian haiei koskaka ari naiz. Joanak dira gehienak, ez denak ordea. Azken sagar eta udare gogorrak, kiwiak, basakaranak, mizpirak... Azkenekoak eskura dira. Eskura... ondo eskura ganbara zabalean txukun-txukun zabalduta jasotako golde edo egon sagarrak, hurrak,... [+]
Fruituen artean ezezagunenetakoa izango dugu mizpira, Mespilus germanica. Asiriar eta babiloniarrek ekoizten zuten eta handi dator, agidanean, ohitura. Ia fruitu guztiak bere espezieko edo gehienez ere bere generoko beste baten gainean txertatzen dira. Mizpira, aldiz, elorri... [+]