Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Baina gehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko, Inazio Loiolako… Ezaguna da, halaber, zer paper jokatu zuten arbaso euskaldunak izan zituzten kreol anitzek Ameriketako independentzia gerretan: Bolibar, Iturbide… Ia ezezaguna zaigu, ordea, gerra haietan... [+]