Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta kontziliaziorako kaltegarria izateaz gain enpresak berak 2025erako aurreikusitako produkzioarekin betetzeko ez dela beharrezkoa azaldu dio ARGIAri Mikel Díaz de Alda LABeko delegatuak, eta horregatik langileen artean... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Mercedes
2022-07-19 | ARGIA
Mercedes: langileen gehiengoa hitzarmenaren alde

Mercedes-Benz enpresako langileen %57ak hitzarmenaren alde bozkatu duen arren, hitzarmen berriaren baldintzak jasango dituen taldean (tailerreko langileak) ezezkoak irabazi duela nabarmendu du ELAk.


Zuzendariaren mehatxua erreferendumaren atarian:
“Mercedeseko aurreakordioari ‘ez’ esatea amaieraren hasiera litzateke”

Emilio Titosek lantegiaren etorkizuna lotu du asteleheneko erreferendumean langileek, patronalak eta sindikatu batzuek sinatutako aurreakordioari baietza ematearekin. Langileen gehiengoa aurreakordioaren aurka azaldu da. Urkulluk eta Tapiak aurreakordioa goraipatu dute.


Grebaren arrakastak Mercedeseko aurreakordioa kolokan jarri du

Zuzendaritzak eta UGT-CCOO-Ekintza-PIM blokeak aurreakordioa sinatu zuten asteartean, eta ELA-LAB-ESKk asteazkeneko greba deialdia mantendu zuten akordioak ez zuelako jasotzen soldata igoera KPIren araberakoa izatea. Langileek masiboki egin dute greba, ekoizpen katea gelditu... [+]


Mercedeseko zuzendaritzak eta UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek aurreakordioa sinatu dute, grebalariek greba mantentzen duten bitartean

Langileen bi aldarrikapen nagusietako bat onartu du enpresak –seigarren gauari uko egitea–, baina ez bigarrena –soldataren igoera KPIaren araberakoa izatea–. ELA, LAB eta ESKk asteazkeneko greba eta asanblada mantentzen dituzte. Aurreakordioa astelehenean... [+]


Mercedeseko lan-gatazka: aste honetan datorrena ulertzeko zenbait gako

Abiadurak eta tenperaturak gora jarraitzen dute Mercedeseko lan hitzarmena berritzeko gatazkan. Langileen mobilizazioak eta batasunak ezustean harrapatu ditu eragile nagusiak, ohiko indar harremanak eraldatu dira. Zuzendaritza eta berarekin harreman estua duten sindikatuek,... [+]


Mercedeseko grebari eusten diote ELA, LAB eta ESKk, UGTk zabaldutakoa gezurtatuz

UGTk oharra zabaldu du esanez hiru sindikatuek bertan behera utzi dituztela hurrengo asterako deitutako hiru greba egunak, “UGTk eskatuta”, baina hori gezurtatu dute ELA, LAB eta ESKk. Enpresa eta “zenbait sindikatu” langileak desmobilizatzeko helburuan... [+]


Mercedeseko zuzendaritzak uko egin dio seigarren gaua inposatzeari

Lan hitzarmena berritzeko negoziazioak desblokeatu eta akordioa sustatu asmoz hartutako erabakia da. Ostiralean ere seigarren greba eguna masiboki jarraitu dute langileek, eta gaur gaurkoz beste hiru greba egun daude deituta hurrengo asterako.


Mercedesen beste hiru greba egunetara deitu dute hurrengo asterako

ELA, LAB eta ESK-k egin dute deia, eta gainontzeko sindikatuak gonbidatu dituzte batzera. UGT, CCOO, Ekintza eta PIMek enpresari eskatu diote seigarren gauari uko egin diezaiola, negoziazioak berriz abiatzeko baldintzak sortzeko. Gaur, ostirala, seigarren greba eguna dute... [+]


Mercedeseko zuzendaritzak bertan behera utzi du negoziazioa eta grebak produkzio katea gelditu du berriz ere

Goizeko 9:30tan bildu dira sindikatuak eta patronala, eta zuzendaritzak langileei adierazi die ez dela negoziaziorik egongo grebak dauden bitartean. ELA, LAB eta ESKk zuzendaritzaren “jauntxokeriak” gatazka “areagotuko” duela adierazi du. Gaur ere... [+]