Abenduaren 16an Mendigorriako Biomendi txerri granja eta biometanizazio instalakuntzan elkarretaratzea egin du Nafarroako Makroetxaldeen Aurkako Plataformak. Bertan salatu du Biomendin 2022an 80.000 tona hondakin industrial-organiko tratatu zituztela, soilik 33.000 tonarentzako baimena daukan arren, eta 2010ean 16.000 tona tratatzeko diseinatua izan zela. Plataformaren hitzetan, "honek erakusten du nola minda tratatzeko pentsatua izan den instalakuntza bat bihurtu den hondakin industrialak... [+]