Meg Ostrum estatubatuarraren liburu bati esker ezagutu dugu batzuok Charles Scheppens mediku belgikarraren eta Jean Sarochar artzain baxenabartarraren historia zirraragarria: Bigarren Mundu Gerraren garaian ihesbide bat garatu zuten Mendibe herrian eta Iratiko basoan barna, naziengandik eskapoan zihoazenak ezkutuan pasarazteko. Istorio horren atzeko istorioez mintzatu gara berarekin.