Kongo eta kobaltoa

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du mugikorrak. Orduan, zeini axola dio ipurtaldean krimen baten froga zatitxo bat badaramagu? Gramo batzuk baino ez dira. Txute txiki bat. Serio, ze min egiten du?

2023an, laugarren urtez jarraian produkzioa gainditu eta 230.000... [+]

2024-01-18 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak Baztango Erdiz inguruan magnesita meategia eraikitzeko plana onartu du

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.


Norvegiak atea ireki die meatzaritza enpresei Artikoko itsas sakona arpilatzeko

Ozeanoaren sakonean dauden mineralak ustiatzeko urrats garrantzitsua egin du Norvegiako Parlamentuak: baimena eman du meatzaritza enpresek itsas sakona esploratu eta komertzialki ustiatu dezaten, gizakiak ukitu gabe duen munduko azken tokia. Zientzialariak eta ekologistak... [+]


2023-08-18 | Ilargi Manzanares
Energiaren Nazioarteko Agentziak trantsizio ekologikoa sostengaezina dela ohartarazi du

Azken hiru urteetan material arraroen ustiaketa industriaren ingurumen-eragina asko handitu dela adierazi du agentziak, uraren kontsumoa bikoiztu delako, hondakin kopuruak ugaritu direlako, eta berotegi-efektua ekartzen duten gasen isuriek " oso maila altuan"... [+]


Mineralen erauzketa laukoiztu egin beharko litzateke auto elektrikoen eta eolikoen eskaria asetzeko

Energiaren Nazioarteko Agentziak egindako txosten baten arabera energia berriztagarrien bidez planetaren berotze globala 1,5 gradura mugatzeko helburua lortzeko, kobrea, nikela, litioa eta kobaltoaren ekoizpena 2030 urtean ia lau aldiz handitu beharko litzateke.


2023-04-26 | Leire Artola Arin
Paolina Albani, kazetaria
"Organizazio kriminal gisa jokatzen ari da meatzaritza enpresa"

Guatemalarra da Paolina Albani. 33 urte ditu, eta 2021etik Prensa Comunitaria hedabide digitalean kolaboratzen du. Buru-belarri dabil nazioarteko Mining Secrets azterlanarekin: 8 milioi dokumentuko filtrazio bati esker, herrialdeko lakurik handiena kutsatu zuen meatzaritza... [+]


2023-04-21 | ARGIA
Erdizeko meatze proiektua geldiarazteko manifestazioa egingo dute Iruñean

Larunbata honetan Erdiz Bizirik plataformak manifestazioa egingo du Baztan Udalekoak diren Erdizeko larreetan Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak eraiki nahi dituen magnesita meatzeen aurka. "Landa Eremuen Defentsan. Erdiz Bizirik" goiburupean aterako dira... [+]


Zangozako udalak obrak hasteko baimena eman dio Muga Meatzeari

Urte askotako gorabeheren ondoren, Zangozako Udalak meatze polemikoaren obrak hasteko baimena eman dio Geoalcali enpresa australiarrari. Meatze horretatik potasa aterako litzateke nagusiki eta baita gatz arrunta ere.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


Baztango Erdizko meategi proiektua atzera botatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari legebiltzarrean

Erdiz Bizirik plataformak salatu du babesgune natural bat ustiatzea “ilegala” dela eta erabakia “inposaketa”, baztandarren gehiengoa aurka duelako.


Peruko hegoalde pobreak lurra du aldarrikatzen eta egurra du jasotzen

Pasa den abendutik Perun gertatzen ari diren istiluak, herrialdearen egoera politiko ahularekin lotu dituzte munduko hedabide nagusiek. Pedro Castillo presidente ezkertiarraren noraeza, haren kargugabetzea, Andeetako eskualdeetako herritarren altxamendua eta haien kontrako... [+]