“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira jarri gara erreportajean, jatorri, izaera eta finantzaketaren inguruko elkarren arteko desberdintasunak nabarmenduta, besteak beste.
Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]
Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.
Mastodoneko bi komunitate euskaldunek jaso dute 2023ko Interneteko Argia saria: Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus. Guztien izenean, Dabid Martinezek nabarmendu zuen euskararen arnasgune eta arigune iraunkorra izan direla azken bost urteetan. Komunitatea osatzen duten milaka... [+]
Eugen Rochko, Mastodon software libreko mikroblogintza proiektuaren sortzaileak ezezkoa eman die Silicon Valleyko arrisku-kapitaleko funtsen inbertsio eskaintzei. Bestalde, Mask Network enpresak hiru Mastodon instantzia handi erosi izanak ere zeresana eman du, eta mastodon.eusek... [+]
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fundazioa, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop.
Azken egunetan hainbeste jende Mastodonen lurreratu izana eta denbora luze batez bisitan etorri gabe egon direnak Mastodonera itzuli direla ikusteak, eta idazteko hainbeste denbora alfer eramateak, Mastodoni buruz hitz egitera bultzatu naute.
Elon Muskek Twitter erosiko zuela iragarri zuenean gertatuko uholdearen harira idatzitako artikuluan azaldu genuen bezala, Mastodonek abantaila asko ditu. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak horietako bat jarri du lehen planoan: komunitate bakoitzak bere emojiak gehitu ahal izatea... [+]