Javier Maroto Gasteizko alkate izan zen 2011-2015 legegintzaldian. Hasierako urteetan, José Ángel Cuerdaren irudiko "guztion alkate" izan nahi zuela ematen zuen. Alderdiaren kontra eginez Garoñaren eta frackingaren aurka, gaztetxearekiko eta txosnekiko hitz onak, euskal gatazkari dagokionez oldarkeria maila jaitsita, EH Bildurekin akordioak eginda eta beste.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Marotoren xenofobiaDiru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eskuratzeko baldintzak zailtzea xede duen herri-ekimen legegileak Eusko Legebiltzarraren ezezkoa jaso du, kontrako 65 boto eta aldeko 10ekin.
Gora Gasteiz plataformak abiatutako Marotoren aurkako kanpainak fruituak eman ditu Udalaren osatzean. Bere diskurtso “arrazista” eta “xenofoboa” alkatetzatik kanpo uztea lortuta, balorazio oso positiboa egin du Gora Gasteizek.
EAJk erabaki du Gorka Urtaran alkatetzarako hautagai gisa aurkeztea eta EH Bilduk babesa bermatu dionez, jeltzalea izango da Arabako hiriburuko alkate.
Javier Maroto Gasteizko alkatea gizon batekin ezkonduko dela irakurri eta horra inuzenteki burura etorritako lehen pentsamendua:
Gasteizko Udalean Marotori alkatetza kentzeko eskaera egin berri dute kultura, gizarte eta politika alorreko hainbat pertsonaia ezagunek. Mugimenduaren bultzatzaile diren Blanca Urgell eta Joseba Azkarraga sailburu ohiak Info7 irratian izan dira. Biak ados agertu dira Marotok... [+]
Blanca Urgell (Patxi Lopezen Jaurlaritzan Kultura sailburu izandakoa), Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia (EAJ) eta Joseba Azkarraga EAEko Justizia sailburu ohia (EA) daude, besteak beste, ekimenaren atzean.
Botereari eusteko edozerk ez duela balio eta Javier Marotok marra gorria aspaldi gurutzatu zuela uste du gasteiztar askok. Hiritarrek ez dutela halako alkaterik merezi iritzita, sinadura bilketa abiatu dute, gainerako alderdiei eskatuz bat egin dezatela Maroto alkate izatea... [+]
Harro egoteko moduko Gasteiz bat dugu, hauteskundeen emaitzak ez gaitzala itsutu. Lortu dugu milaka herritarren aktibazioa arrazakeriaren kontra eta hiri koloretsu baten alde eta jakin dugu geure arteko desadostasunak eta ezberdintasunak alde batera uzten.
“Gorrotoa sustatzen” duten diskurtsoen aurrean “kolore ugaritako Gasteiz” defendatu dute Gazte Abertzaleek, EGIk eta PSEko gazteek berriki plazaratutako manifestu baten bidez: “Kultura-aniztasuna aberastasunaren oinarri izanen da, diskriminazio eta... [+]