Juan Mari Aburto alkateak jai apartak izan direla esan arren, kale saltzaileek Aste Nagusian etengabeko tentsioa, jazarpena eta presentzia polizial neurrigabea bizi izan dutela kritikatu dute. Beren eskubideak babesteko neurriak adostu nahian uztailetik Bilboko Udalarekin biltzen ari direla baina Udalak ez dituela eskaera horiek kontuan hartu azaldu dute.

2018-02-14 | Uriola.eus
'Manteroak' klandestinitatera itzularaziko dituen neurriaren kontra elkartuko dira Bilbon

Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako Gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Asteazken honetan Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu... [+]


Manteroek horrela omendu dituzte Tarajalgo polizia-operazioan hildako 15 migratzaileak

Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean.


"Ez gara manteroak merkatari txikiak kaltetzen ditugunak, enpresa handiak baizik"

Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz.