Brasilgo Mato Grosso estatuko nekazari familia txirotu baten zortzi umetarik hirugarrena da Rosana Fernandes. MSTko (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra) kidea eta Florestan Fernandes Eskolako koordinatzaile politiko pedagogikoa da. Egunotan Euskal Herrian zehar ibili da hitzaldiak ematen Oinharri eskolak gonbidaturik.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduko Florestan Fernandes (ENFF) formakuntza eskolara sartu dira dozenaka polizia. ENFFn Brasilgo eta kanpotik joandako lagun askok ikasten dute. Oldarraldia gertatu den unean Askapenako kide bat han zegoen. Onik dagoela adierazi du.
2016ko Askapena talde internazionalistaren brigadetako bat Brasilgo MST mugimendua ezagutzera joan da. Urtero MSTk antolatzen den Belo Horizonte (Ostertz Ederra) jaialdiaren berri bertatik bertara eman dute brigadistek, erritmoa galdu gabe.
Brasilgo okupazioen testuingurua eta MSTren borroka azaltzen da, baita Saco do Céu etxaldearen okupazioaren garapena ere, Askapenako brigadistek hartutako irudiez lagunduta.
Hamar urte daramatza Florestan Fernandes Eskola Nazionalak, eta 30 Lurrik Gabeko Landa Langileen Mugimenduak (MST). Esperientziatik sortzen da, badu zergati eta zertarako bat.
Eskola bizipen eraldatzailea da Florestan Fernandes Eskola Nazionalean.